XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oroimena maite du, eta ez esperientzia.

Izan ere, oroitu, gauza hilak oroitzen dira.

Eta esperimentatu, bizia esperimentatzen da.

Edukitzea da estimatzen, ez izatea.

Dena bere eta beretzat eduki, lorea dela, pertsona dela, dena dela.

Eduki eta kontrolatu.

Kontrolatzea du atsegin.

Eta, kontrolatuz, bizitza hiltzen du. (Freirek, o.c. 85 orr.).

Zapaltzaileak besteen heriotza behar du iraun ahal izateko, landareek ere beste izaki bizi batzuen heriotza eta ustelketa behar duten bezala.

Heriozaleak, nekrofiloak dira.

Zapalduaren heziketaren helburua, beraz, heziketa liberatzailea izan nahi badu, zapaldua bizitzazale, biofilo egitea izango da.

Zapalketak zerbait izatera reduzitu baditu, NORBAIT izateari ekin beharko diote.

Heziketa askatzailearen jokoak ez du izan behar, lehendabizi zerbait bezala situazio material berri batera jaso eta, goian eta indarraren jabe direnean, NORBAIT izaten irakats.

Horregatik, propaganda eta slogan dosis ugariegia, manipulazioa, dirijismoa, metodu guzti hauek baztertu beharrak dira heziketa lan serios batean, zapaltzaile direlako.

Zapalketak gauza bat, bizigabe bat izatera reduzitu duenari, NORTASUNIK ematen ez diolako.

Bide bakarra, pedagogia liberatzailea da, zapalduentzat ez baina, zapalduekin eginiko heziketa liberatzailea, elkarrizketazko harremanen bidez.